EUSKADI.-ETS-k "Teknologia berriak eta eraikuntza teknikak trenbide arloan" bilkurako hitzaldiak argitaratu ditu liburu batean

Actualizado: lunes, 8 junio 2009 15:22

BILBO, 8 Jun. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sareak (ETS) liburu bat argitaratu du euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, non "Teknologia berriak eta eraikuntza teknikak trenbide arloan" II. Nazioarteko Jardunaldietan landu ziren merkantziak trenez garraiatzeari buruzko edukiak bildu dituen.

ETS-ko arduradunek azpimarratu dutenez, mundu mailan dokumentu bakarra da, UIC-ko Abiadura Handiko zuzendari den Iñaki Barron de Angoitik zuzenduta eta koordinatuta. Argitalpenean biltzarraren hitzaldiak eta ondorioak zehatz-mehatz islatu dira, bertan hartutako irudi onenez jantzirik.

Liburuan gai hauei buruzko hitzaldiak agertzen dira: merkantzien trenbidezko garraio politikak Espainia eta Europa mailan; abiadura handiaren perspektibak merkantzien garraioaren alorrean; trenbide igarobide handiak; operadore pribatuen tokia, Frantziako eta Iberiar penintsulako esperientzien bitartez eta sektore horretako aliantzak; merkantzien garraiorako bakarrik erreserbaturiko sare baten bidegarritasuna; eta itsasoko eta trenbideko garraioen arteko jarduketa komunak indartzeko beharra.

Argitalpena eskuratu nahi duten guztiek (100 euro, bidalketa gastuak barne) Euskal Trenbide Sareko bulego zentralekin harremanetan jarriz lortu ahal izango dute: ets@ets-rfv.es posta elektronikoa eta 94 657 26 00 telefono zenbakia.