EUSKADI.-Eudelek lehenengo "Barnetegi Teknologikoa" antolatu du udal kargudunak interneten eta teknologia berrietan prestatzeko

Actualizado: martes, 24 marzo 2009 18:51

BILBO, 24 Mar. (EUROPA PRESS) -

Eudel Euskal Udalen Elkarteak, Eusko Jaurlaritzarekin batera, lehenengo "Barnetegi Teknologikoa" antolatu du. Helburua udaletako 12 karguduni internet eta teknologia berrien inguruan prestakuntza ematea da, horretarako dispositibo teknologikoak erabiliz. Barnetegia Zeanuriko (Bizkaia) Etxegana Hotelean izan da eta gaur amaituko da.

Bere sustatzaileen arabera, barnetegi teknologikoaren helburua Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) erabiltzen ikastea da, baina, batez ere, barnetegi teknologikoak funtsezko helburu bat izan du: udaletan erabakirik garrantzitsuenak hartzen dituzten pertsonek IKT horiek ulertzea eta egunero erabiltzeko tresna moduan aintzat hartzea, udalerriaren etorkizunerako, kudeaketa eta efizientzia hobetzen laguntzen dutelako. Profesionalen laguntzarekin, bertaratutakoek hainbat tresna erabiltzen ikasi dute, ordenagailuan, telefonoan, dispositiboetan, eta abar.

Barnetegi teknologikoa hainbat saiotan banatu da. Horietako bat afalostean izan da; horregatik, bertan gaua pasatu behar izan dute. Edukiak gaika egituratuta daude, proiektu desberdinak baitira. Horrela, 10 eta 25 minutu bitarteko iraupena dute eta erlazionatutako edukiak dituzte, ariketak ere planteatzen direlarik. Lan praktikoa trebatzaileek gidatzen dute.

Gainera, beste eduki batzuk lan praktikorik gabe landu dira: Creative commons, kanon digitala, Interneteko praktika seguruak, segurtasuna, postaren helbide aurreratua, Euskalbar, Google Desktop, TDT programazioa.

Eudelek "barnetegi" eredua aukeratu du dena dagoelako pentsatuta nahi den efektua lortzera bideratuta. "Arreta eta denbora trinkotzeko aukera ematen du, ezagutzak arin eta erraz barneratzeko. Bertaratutakoak egunerokotasunetik aldentzen dira, beraien helburu berak dituzten beste batzuekin, eta soilik helburu horretara bideratutako esperientzia bat da", azaldu dute Eudeletik.