EUSKADI.-Europaren orainari eta etorkizunari buruzko gogoeta egiteko jardunaldi bat izango da asteazkenean Donostian

Actualizado: lunes, 11 mayo 2009 19:12

DONOSTIA, 11 May. (EUROPA PRESS) -

Europar mailako adituak, erakundeen ordezkariak eta gizarte

eragileak Europari buruzko eginkizunez mintzatzeko bilduko dira asteazkenarekin, 19:30etatik aurrera, Donostiako Miramar Jauregian, eta Europaren orainari eta geroari buruzko gogoeta egingo dute. Jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu duenez, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok egingo du hasiera ekitaldia.

Foru erakundetik jakinarazi dutenez, hiru mintzaldi izango dira jardunaldiaren lehenengo zatian: lehena, Francesc Morata Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Europar Aztergaien Unibertsitate Institutuko zuzendariak egingo du, "Europa eraikitzeko eginkizunak gaur egun" izenburuaz; jarraian, "Europan lurraldeen interes estrategikoak babestea" gaiaz mintzatuko dira Max Vives-Fierro Catalunya Europa Fundazioko zuzendaria eta Josep Catlla Weber Shandwickeko

zuzendari nagusia.

Jardunaldiaren lehendabiziko atala amaitzeko, Jaume Duch Europako Parlamentuko Hedabideen zuzendaria eta eleduna mintzatuko da,

"Europar herritarrak Europako Parlamenturako hauteskundeen aurrean" gaiaren inguruan.

Jardunaldiaren bigarren atalean mahai-inguru bat izanen da. Hizlariekin batera, mahai-inguruan izango dira Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Donostiako alkate Odon Elorza, Kutxako presidente Xabier Iturbe, Banco Gipuzcoanoko presidente Javier Echenique, Adegiko Eduardo Zubiaurre eta Jose Miguel Ayerza, MCCko Jose Maria Aldekoa, Gipuzkoako Ganberako Agustin Eizagirre,

Ibermaticako Jose Luis Larrea eta Eurobaskeko Jose Mari Etxeberria.

Halaber, parte hartzeko hitza eman dute zenbait hedabidetako zuzendariek, hala nola Jose Gabriel Mujika (Diario Vasco), Bingen Zupiria eta Odile Kruzeta (EiTB) eta Arantza Zugasti (Noticias de Gipuzkoa).

Unibertsitatearen esparrutik, bertan izango dira Cristina Uriarte eta Gurutz Jauregi (EHU), Jose Mari Aizega (Mondragon Unibertsitatea), Fernando de la Iglesia (Deustuko Unibertsitatea) eta Alejo Avello (Tecnun-Nafarroako Unibertsitatea). Lan mahaia osatzeko, Aldundiaren, Batzar Nagusien eta, oro har, Gipuzkoako gizartearen ordezkariak izango dira. Lan mahaia zuzendu eta suspertzeko eginkizunak Susana del Rio Europako Batzordeak herritarrekiko komunikaziorako adituen lan taldeko kideak beteko ditu.