EUSKADI.-Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroak doako sarrera izango du gaurtik uztaileko eta abuztuko astearte arratsaldeetan

Actualizado: martes, 7 julio 2009 18:50

BILBO, 7 Jul. (EUROPA PRESS) -

Busturiako (Bizkaia) Madariaga Dorretxean kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroak "ateak irekiko" ditu gaur eta horrela egingo du uztail eta abuztuko astearte guztietan, 18:00etatik 20:00etara sarrera dohainik eskainiz. Ekimen honekin, Madariaga Dorretxeak dituen aisirako proposamen ezberdinak indartu nahi ditu opor-denboraldian Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa era erakargarri baten bidez bisitatuz.

Zentroko arduradunek jakinarazi dutenez, gaur egun, beste gauza batzuren artean, Madariaga Dorretxean "Mimetismoa eta kamuflaia", "Zetazeoen mundua" edo "Zer da biodibertsitatea?" erakusketak daude ikusgai.

Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa Ihobek kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren menpeko Ingurumen Kudeaketarako sozietate publikoak, alegia. Ihobe, Eusko Jaurlaritzaren plan eta arauen arabera, eta garapen jasangarriaren irizpideak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde guztiak mugiaraztea eta ingurumenarekiko etengabeko hobekuntza eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko helburua duen sozietate publikoa da.