EUSKADI.-Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Iruñean eta Bilbon bukatuko du aste honetan bere abonu-denboraldia

Actualizado: miércoles, 17 junio 2009 14:49

BILBO, 17 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Orkestra Sifonikoak (EOS) Iruñean eta Bilbon eskainiko ditu, bihar eta larunbatean, hurrenez hurren, 2008-2009 abonu-denboraldiko azken kontzertuak.

Sol Gabetta biolontxelo-jole argentinarrak eta Andrey Boreyko orkestrako zuzendari gonbidatu nagusiak agurtuko dute ehun kontzertu baino gehiago jaso dituen ekitaldia.

Arriaga, Shostakovitch eta Dvorak entzungo dira "mundu ezberdinen arteko zubia eraikitzen duen" programa honetan, EOSeko arduradunek jakinarazi dutenez.