EUSKADI.-"Euskadi...made in" guneak Euskadiko turismo eskaintza erakutsiko du aste honetan Bartzelonako SITC azokan

Actualizado: martes, 14 abril 2009 15:26

BILBO, 14 Abr. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzak "Euskadi...made in" kokapen berriaren arabera egituratutako turismo eskaintza aurkeztuko du aste honetan ospatuko den Bartzelonako Saló Internacional del Turismo a Catalunya (SITC) azokan. Hitzordua ostegunetik igandera bitartean izango da.

Bartzelonako hau Estatu mailako bigarren turismo azokarik garrantzitsuena da, Madrilgoaren ondoren, eta iaz 204.000 bisitari eta 75 herrialdetako 1.500 erakusle izan zituen, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

Aurtengo edizioan, Euskadik Fitur '09 azokan saritutako stand berritzailearen egokitzapena eramango du. Esparruak 250 metro karratu izango ditu eta eskaintza orokorraren erakustokiaz gain, bere sei marken eskaintza bilduko du: Berdea, Arabako Errioxa, Euskal Kostaldea, Bilbao, Gasteiz eta Donostia.

Azoka hau euskal turismoarentzat azoka garrantzitsua da kontuan izanik merkatu katalaniarraren garrantzia: 2008an euskal hoteletan 219.280 izan ziren, hau da, bisitari guztien %11.

Gainera, eta bigarren urtez, Euskadik bere txokoa izango du "Pink Corner" deitutako gunean, SITCek lesbiano, gay, transexual eta bisexualen taldeari zuzendutako turismo proposamenen gunean, hain zuzen ere. Euskadiren zortzi metroko standak, informazio orokorraz gain, Bilbo, Donostia eta Gasteizko "gay-friendly" gida eta Guggenheim Bilbao Museoaren erakusketen berri emango du.

Euskadik "Pink Corner" gunean errepikatuko du, iaz izandako esperientzia eta emaitza onen ondoren eta euskal hiriburuetara kolektibo honetako gero eta bisitari gehiago hurbiltzen direla ikusita.