EUSKADI.-Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %6,5 jaitsi ziren joan den maiatzean

Actualizado: viernes, 26 junio 2009 12:27

BILBO, 26 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) azalera handietako salmentek %6,5eko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten joan den maiatzean, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera. Prezioen eragin inflazionista kenduta, maiatzeko urte arteko tasa %5,6 jaitsi zen, euro finkoetan.

Bestalde, apirilaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %0,9ko jaitsiera izan zuten uneko terminoetan, eta %0,6koa prezio finkoetan.

Elikagaien salmentek %6,2ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek, %6,8koa. Termino errealetan, elikagaien salmentak %6,7 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %5.

Salmenten jaitsiera nominalak hiru lurraldeetan izan ziren: Gipuzkoan %-8,7, Araban %-6,9, eta Bizkaian %-5,4. Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa negatiboak izan zituzten hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %-8,2, Araban %-5,8, eta Bizkaian %-4,3.

Bestalde, Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %1,2ko jaitsiera izan zuten (2009ko maiatza apirilaren aldean) uneko prezioetan, eta %0,8koa termino finkoetan. Maiatzean, apirilaren aldean, Bizkaiko azalera handietako salmentak, uneko terminoetan, %0,9 jaitsi ziren, eta termino finkoetan, %0,7. Maiatzeko hil arteko jaitsiera nominala %-0,7koa izan zen Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro finkoetan %-0,3.

EAEko azalera handietako establezimenduetako langileak %0,9 gutxitu ziren maiatzean apirilaren aldean; jaitsiera hiru lurraldeetan gertatu zen: Gipuzkoan eta Araban %-0,4 eta Bizkaian %-1,3.