EUSKADI.-Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,3 jaitsi ziren 2009an, abenduan %0,4 igo arren

Actualizado: viernes, 29 enero 2010 12:00

BILBO, 29 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,4 igo zen joan den abenduan, azaroarekin alderatuta, Eustaten datuen arabera. Modu honetan, 2009. urte osoko tasak %0,3ko jaitsiera izan zuen 2008ko abenduaren aldean.

Urte arteko aldian (2008ko abendutik, 2009ko abendura), lan-eskuaren kostua %2,4 handitu zen eta lehengaien kostuak, berriz, %1 jaitsi ziren.

Abenduan Etxegintza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Etxegintzaren atalean %0,6ko igoera izan zuten aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilarenean %0,4koa. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Etxegintzako lehengaien kostuak %1,4 jaitsi ziren, eta Obra zibilekoak, berriz, %0,6 igo.

Sektoreak kontsumitutako lehengaien artetik, hauek izan zituzten inflazio-tasarik handienak urte arteko tasan: Petrolioa fintzea (%20,5), Ura (%7,4), Ez-metalezko industria (%2,5) eta Altzarigintza (%1,6). Aitzitik, urte arteko prezioetan (2009ko abendua, 2008koaren aldean) murrizketak izan zituzten Metalurgiaren (-%16,3), Energia elektriko eta gasaren (-%15,3), Material elektrikoaren (-%4,7) eta Industria Kimikoaren (-%3,7) lehengaiek.