EUSKADI.-Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduera %22,7 murriztu zen joan den urtarrilean

Actualizado: miércoles, 4 marzo 2009 11:30

BILBO, 4 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industri produkzioa %22,7 murriztu zen joan den urtarrilean, lan-egutegiko baldintza homogeneotan, eta 2008ko hil beraren aldean, Eustatek landutako datuen arabera. Urtaroen eragina zuzenduta, %1,3 murriztu zen EAEko industri produkzioa, 2008ko abenduarekin alderatuta.

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusiak sailkatu ostean, 2009ko urtarrileko indizearen bilakaerak denen jaitsierak erakusten ditu, 2008ko urtarrilaren aldean. Bitarteko ondasunak %27,9 jaitsi ziren, Ekipoko ondasunak %23,4 eta Energia %9,7. Kontsumo-ondasunak %15,8 jaitsi ziren, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %12 eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak %25,3 murriztu ondoren.

Bestalde, 2008ko abenduaren aldean, joan den urtarrilean hil arteko aldaketak positiboak izan dira Bitarteko ondasunetan (%0,1), eta negatiboak Energia (%-5,5) eta Ekipamenduko ondasunetan (%-3). Kontsumo-ondasunek %0,3 egin dute behera, eta Kontsumo-ondasunen osagaien artean, Kontsumo-ondasun iraunkorrek %4,1eko hil arteko murrizketa izan dute eta Kontsumo-ondasun ez iraunkorrek, berriz, %1,1 gorakada, aurreko urteko abenduaren aldean.

Lurralde historikoei dagokienez, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera negatiboa izan zen joan den urtarrilean hiru lurraldeetan: Araban %-27,4, Bizkaian %-22,4 eta Gipuzkoan %-20,6.

Azkenik, lurraldeetako hil arteko jaitsiera tasei dagokienez (2009ko urtarrilekoak, 2008kokoen aldean) bilakaerak ezberdinak izan dira: Bizkaian %-2,5, Araban %-1,2 eta Gipuzkoan %-0,1.