EUSKADI.-Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 2009 udazkenean egingo da, BEC-en, eta 44 bertsolarik eman dute izena

Actualizado: jueves, 2 julio 2009 18:34

BILBO, 2 Jul. (EUROPA PRESS) -

Lau urte eta gero, 2009ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia prest izango da uda osterako. Herrialdetako txapelketen ondoren, 44 bertsolarik izena eman dute, eta parte hartzeko aukera izan duten bertsolari guztiek esan diote baiezkoa Txapelketa Nagusiari.

Bertsozale Elkarteko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez, 14 saiotako txapelketa izango da eta 2005eko arrakasta errepikatzeko asmoz BEC-en izango da finala. Txapeldun berria nor den abenduaren 13an jakingo da.

Antolakuntza taldea urtebetean ari da Txapelketa Nagusia diseinatzen eta udaberrian saioak zehazten ibili da. Dagoeneko parte hartuko duten bertsolariekin lehen bilerak egin ditu. Irailaren erdialdera egingo da Txapelketa Nagusiaren aurkezpena.