EUSKADI.-Euskal industriaren iraganari buruzko material historikoa emango dio Naturgas Energiak Lenbur Fundazioari

Actualizado: lunes, 11 mayo 2009 19:27

DONOSTIA, 11 May. (EUROPA PRESS) -

Naturgas Energiak eta Lenbur Fundazioak hitzarmena bat sinatu dute gaur eta, akordioaren arabera, Euskal Herriko Industri Kulturaren Museora bideratutako material historiko ugari eman dio energia-operadoreak fundazioari. Fernando Bergasa Naturgas Energiako kontseilari zuzendari nagusiak eta Luis Chillida Lenbur Fundazioko presidenteak izenpetu dute hitzarmena, bi erakundeen ordezkari gisa.

Euskal Herriko industriaren historiako alderdi adierazgarri bat hedatzea da Naturgas Energiak eginiko dohaintzaren helburua, eta, horretarako, material hori interesa duen publikoaren eskura jarriko du.

Naturgas Energiak emandako sortan dokumentazio ugari eta mota askotako tresnak daude, guztiak Donostigas udaleko gas-enpresa zaharrarenak. 1861ean sortu zen, "Empresa del Alumbrado de Gas de San Sebastian" izenarekin, eta 1892. urtetik 1998. urtera arte hiri guztiari zerbitzua eman zion gas-fabrika eraiki zuen. Gas naturalak gasa ordeztu zuenean itxi zen fabrika (1998), eta prozesu hori 1990. urtean hasi zen. Ondoren, Donostigas Naturgas Energiarekin batu zen. Donostiako Udala azken enpresa horretako bazkide da, eta akzioen %4,1 du.

Lenbur Fundazioaren helburu orokorra da Legazpi eta inguruko udalerriak dinamizatzea, garatzea eta sustatzea alderdi sozial, turistiko, kultural eta ekonomikotik. Horretarako, baliabide naturaletan, arrasto historikoetan, kultura-ondarean, burdin industrian eta beste zenbait alorretan oinarritutako proiektuak sortu, diseinatu eta martxan jarri nahi ditu. Hala, baliabide horiek turistikoki sustatuz eta hedatuz, Eskualde horren eta Euskal Herriaren etengabeko garapenean lagundu nahi du, herritarren ongizatea hobetzeko.