EUSKADI.-Euskalmeten astebururako eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 8 enero 2010 17:18

BILBO, 8 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar hotz handia egingo du eta lurralde osoan elurra ikusiko dugu. Berriro ere, Kantauri isurialdean eta mendebaldean izango dira zaparradak ugariagoak eta sarriagoak eta elur-kota 100 metrora kokatuko da, noizean behin itsasmailan.

Negu gorri-gorriko tenperatura izango dugu. Barnealdeko maximoak 0 gradu azpikoak izango dira eta kostaldean maximoak 2-3 graduren bueltan geratuko dira, Bizkaiko kostaldean, hain zuzen ere.

Itsasoan, ipar-osagaiko haizeak, 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Egunaren amaieran aldakor ibili eta baretu egingo da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaskirria izango da orduan. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak bi metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 11:02an eta 23:14an izango dira, eta itsasbeherak, 4:32an eta 17:04an.

IGANDEA

Igandean egoera hobetuz joango da pixkanaka-pixkanaka. Goizean zaparrada batzuk botako ditu oraindik, Kantauri isurialdean aukera handiagoz, baina atertzeko joerarekin. Arratsaldean ostarteak zabalduko dira.

Elur-kota 100 metro inguruan kokatuko da goizaldean, arratsaldean 400 metro ingurura igoz. Ipar-osagaiko haizea aldakor geratuko da. Tenperaturak hotz segituko du, baina gradu pare bat altuagoa izango da.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu hasieran, gerora metro batera jaitsiz.

Uraren tenperatura 11 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 12:15an izango da, eta itsasbeherak, 5:43an eta 18:16an.