EUSKADI.-Euskalmeten astebururako eguraldiaren iragarpena

BILBO, 15 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar arratsaldean fronte batek euri giroa ekarriko du. Goizean zerua estaliz joango da eta oro har ateri eutsiko dio, baina eguerditik aurrera euritara egingo du aroak.

Hegoaldeko haizearekin barnealdean egingo du batez ere, eta itsasertzerako bidean euri-hodei hauek lehortuz joango dira. Hegoaldeko haizearekin, tenperatura igo egingo da eta eguerdi partean itsasertzean 13-15 gradura igoko da termometroa eta barnealdean 10-13 gradu artean geldituko da.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, eta itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin lehenengo bi milietan, eta gainontzeko lekuetan itsaskirria edo itsaskia. Arratsaldean, haizea ahulduz joango da eta 3ko indarrarekin ibiliko da; itsaso kizkurra eragingo du lehenengo bi milietan eta itsaskirria gainontzeko lekuetan. Mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 3:58an eta 16:27an izango dira, eta itsasbeherak, 10:18an eta 22:09an.

IGANDEA

Igande arratsaldean argitzera egingo du. Hala ere, egunaren lehenengo partean hodeiak nagusituko dira eta han-hemenka zerbait bustiko du. Arratsalderako atertu eta ostarte zabalak irekiko dira. Tenperatura maximoak 2-3 gradu jaitsiko dira.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin, eta arratsaldean eki-osagaira aldatuko da 2-3ko indarrarekin, eta egunaren azken orduetan hego-ekialdekoa nagusituko da 3-4ko indarrarekin. Itsaskia eragingo du egunaren lehenengo partean eta itsaskirria edo itsaskia bigarren partean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak bi metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 4:33an eta 17:01ean izango dira, eta itsasbeherak, 10:50ean eta 22:41ean.