EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguralddiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 8 julio 2009 18:23

BILBO, 8 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar, goizeko lehen orduetan, zerua tarteka hodeitsu agertuko da, baina egunaren gainontzekoan hodeiak desegin eta giro eguzkitsua gailenduko da. Iparraldeko haize finak ez dio termometroari gora egiten utziko, eta tenperatura epelenak 25 graduren bueltan ibiliko dira.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin; arratsaldean indartu egingo da, 3ko indarra hartu eta iparraldera egingo du. Hasieran itsaso kizkurra eta ondoren itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da bihar. Itsasgorak 4:21ean eta 16:44an izango dira, eta itsasbeherak, 10:32an eta 22:56an.