EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 17 marzo 2009 19:03

BILBO, 17 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar gaurko giro berdintsua izango da. Goizean goiz behe-lainoa eta giro hotza izango dugu, barnealdean izozte ahulak izango baitira. Hala ere, egunez behe-lainoa jaso eta zerua txukun agertuko da.

Hegoaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak barnealdeko txokoetan zertxobait gora egingo du. Itsasotik hurbil brisa sartuko da eta termometroaren igoera oztopatuko du, 20 graduren inguruan geratuz.

Itsasoan, ekialdeko haizeak, 3ko indarrarekin, itsaskirria eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradu ingurukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro bitartean egongo da. Itsasgorak 7:53an eta 20:30etan izango dira, eta itsasbeherak 1:46an eta 14:07an.