EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 29 abril 2009 19:31

BILBO, 29 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar giro lehorrarekin hasiko da eguna, baina aurrera egin ahala hodeiak ugaritu egingo dira eta euritara joko du.

Oro har, euri arina izango da, nahiz eta denean ez duen berdin egingo eta ipar-ekialdean pilatuko den euri gehien. Goizean haizea hegoaldetik ibiliko bada ere, arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du. Tenperaturak antzera jarraituko du.

Itrsasoan hegoaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; arratsaldean ipar-mendebaldera egingo du, 3ko indarrarekin. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzekoetan itsaskirria; arratsaldean itsaskirria eragingo du.

Eguneko azken orduetan indartu egingo da, 4-5eko indarra hartuz eta itsaskia edo itsaski handia eraginez. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13,5-14 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro bitartean izango da bihar. Itsasgorak 7:10ean eta 19:32an izango dira, eta itsasbeherak, 00:49an eta 13:06an.