EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 30 abril 2009 19:02

BILBO, 30 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar eguraldiak hobera egingo du baina hobekuntza ez da guztiz nabarituko arratsaldera arte, goizean zerua estali samar egongo baita oraindik eta euri arina egingo baitu. Arratsaldean atertu egingo du eta ostarteak irekiko dira, geroz eta zabalagoak.

Lurraldearen hegoaldean, goizean hodei multzoak agertuko dira baina ez da euri konturik izango. Ipar-mendebaldeko haizeak ez dio termometroari egunez askorik igotzen utziko, eta Ebro bailaran ziertzoa nabaria izango da.

Itsasoan, ipar-mendebaldeko haizeak, 4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin, itsaskia eragingo du, itsaski handiko guneekin. Arratsalde-gauean baretu egingo da, 3-4ko indarra hartuz, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak bi metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13,5-14 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro bitartean egongo da bihar. Itsasgorak 8:22an eta 20:50ean izango dira, eta itsasbeherak, 1:55ean eta 14:15ean.