EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 5 mayo 2009 19:13

BILBO, 5 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar giro eguzkitsua izango da eta termometroak goranzko bidean jarraituko du.

Zerua garbi egongo da eta giroa goxatuz joango da, ordurik epelenetan termometroek 20 gradutik gora kokatuko dira, eta zenbait lekutan 25 gradu ere harrapatuko dituzte. Arratsalde eta gaur partean, beroaren ondorioz hodeiak hazi egingo dira eta eguna amaitu aurretik trumoiak jo lezake.

Itsasoan eki/ipar-ekialdeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 1:18an eta 13:42an izango dira, eta itsasbeherak, 7:25ean eta 19:38an.