EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 7 mayo 2009 19:33

BILBO, 7 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar zerua estalita egongo da eta euria egingo du. Orokorrean zaparradak izango dira eta arratsalde partean espero da euri gehien egitea. Tenperatura jaitsi eta maximoak 19-20 graduren bueltan kokatuko dira.

Itsasoan ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro bitartean izango da bihar. Itsasgorak 2:42an eta 14:57an izango dira, eta itsasbeherak, 8:43an eta 21:00etan.