EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 28 mayo 2009 19:04

BILBO, 28 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar eguzkia eta beroa izango dira nagusi. Tenperatura beroenak 25 graduren bueltan ibiliko dira, hodeiak ia erabat desagertuko dira eta beraz, eguzkia jaun eta jabe izango da.

Goizean haizea hego-ekialdetik sartuko da eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du. Eguneko azken orduetan bero-hodeiak garatuko dira lurraldearen hegoaldean.

Itsasoan, eki/ipar-ekialdeko haizeak, 3ko indarrarekin, itsaskirria eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 7:08an eta 18:29an izango dira, eta itsasbeherak, 00:47an eta 13:01ean.