EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 2 junio 2009 19:37

BILBO, 2 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, eguzkia egun bat gehiagoz mantenduko da. Zerua hodei gutxirekin egongo da baina barnealdean bero-hodei batzuk sortuko dira arratsaldean.

Haizea brisa modeuan hariko da; goizaldean eta goizean goiz aldakor ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdekoa. Tenperatura maximoak 30 gradutik hurbil ibiliko dira barnealdean eta kostaldean 25 graduren bueltan.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Goizean ipar/ipar-ekialdetik finkatuko da 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 12:25ean izango da, eta itsasbeherak, 6:03an eta 18:22an.