EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: lunes, 22 junio 2009 19:26

BILBO, 22 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar giro eguzkitsua eta tenperaturaren gorakada nabarmenduko dira. Egunsentitik ilunabarrera arte zerua hodei gutxirekin egongo da.

Haizea ekialdetik etorriko da eta arratsaldean brisa sartuko da kostaldean. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta 22-27 graduren bueltan kokatuko dira.

Itsasoan, ekialdeko haizeak, 3-4ko indarrarekin, itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Eguerdi aldera ipar-ekialdekoa nagusituko da. Iparraldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 3:26an eta 15:44an izango dira, eta itsasbeherak, 9:24an eta 22:00etan.