EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 24 junio 2009 19:07

BILBO, 24 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar giroa okertuko da. Goizean hodeiak ikusi arren, oro har, giro eguzkitsua izango dugu. Eguerditik aurrera hodeiak ugaritzen joango dira eta ilunabarrerako zerua estalita geratuko da.

Arratsalde-gau partean zaparrada arinak botako ditu, noizbehinka ertainak eta trumoi-ekaitz bakanen bat ere izan daiteke. Iparraldeko haize ahula ibiliko da eta tenperatura gradu pare bat jaitsiko da.

Itsasoan, ipar-mendebaldeko haizeak, 3ko indarrarekin, itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 19 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da bihar. Itsasgorak 5:08an eta 17:26an izango dira, eta itsasbeherak, 11:03an eta 23:41ean.