EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 14 julio 2009 19:20

BILBO, 14 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar eguraldi lasaiagoa espero dugu, eta hodeiak eta ostarteak txandakatuko dira. Egunaren lehen orduetan hodeiak ugariagoak izango dira, baina osterantzean urdinguneak gailenduko dira, batez ere barnealdean. Ipar-osagaiko haize ahula ibiliko da.

Tenperatura atseginarekin jarraituko dugu; itsasbazterretik hurbil termometroak ez dira gehiago mugituko baina barnealdean epeltzera egingo du. Tenperatura beroenak 2 edo 3 gradu gorago iritsiko dira bertan.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, eta ipar-osagaikoa finkatuko da arratsaldean, 3ko indarrarekin. Itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro bitartean kokatuko da bihar. Itsasgorak 8:18an eta 20:47an izango dira, eta itsasbeherak, 2:05ean eta 14:28an.