EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

BILBO, 15 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar egunaren lehenengo partean beroa izango dugu hizpide, haizeak hegoaldetik joko baitu. Arratsaldearen hasieran, eguzkia jaun eta jabe dela, barnealdean tenperatura 33-35 gradu ingurura iristea espero da; kostaldean tenperatura ez da hainbeste igoko, baina hezetasun handiak giro sargoria sor dezake.

Arratsaldean egoera ezegonkortuz joango da: bero hodeiak garatuko dira eta gauerako trumoi-ekaitzak jo dezake, zenbait lekutan txingorra botatzeko arriskua ere dago. Haizea iparraldera aldatu eta zertxobait harrotuko da.

Itsasoan, eki-osagaiko haizeak itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, 2-3ko indarrarekin. Eguerdian ipar-mendebaldera aldatuko da eta arratsalde-gau partean 3-4ko indarra hartuko du; itsaskirria edo itsaskia izango da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 21-22 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro bitartean izango da bihar. Itsasgorak 8:18an eta 20:47an izango dira, eta itsasbeherak, 2:05ean eta 14:28an.