EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 29 julio 2009 19:21

BILBO, 29 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar behe-hodeiek hartuko dute nagusitasuna, batez ere Kantauri isurialdean. Gainera, bertan zirimiria ere egin dezake. Arratsaldean, aldiz, ostarteak zabaldu eta eguzki une dotoreak izango dira. Barnealdean eguzkiak ez du trabarik izango. Tenperatura nabarmen jaitsiko da barnealdean, eta lurraldearen gehiengoan 22 eta 26 gradu arteko maximoak izango dira.

Itsqasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Eguerdi aldera ipar-ekialdera aldatuko da, egunaren amaieran ekialdera. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro bitartean egongo da. Itsasgorak 10:01ean eta 22:40an izango dira, eta itsasbeherak, 3:32an eta 16:06an.