EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 12 agosto 2009 18:23

BILBO, 12 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar eguzkia izango da nagusi. Goizean goiz behe-hodei tarte batzuk sor daitezke Kantauri isurialdean baina azkar samar desegingo dira eta zerua nahiko garbi geratuko da. Gainontzekoan giro eguzkitsua gailenduko da egun osoz.

Haizea norabide finkorik gabe ibiliko da eta kostaldean brisa sartuko da. Tenperatura epelenak 30 graduren bueltan ibiliko dira barnealdean eta 25 gradu inguruan itsasbazterrean.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Arratsaldean ipar/ipar-ekialdekoa ibiliko da. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 7:35ean eta 20:07an izango dira, eta itsasbeherak, 1:24an eta 13:50ean.