EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

BILBO, 12 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar giro aldakorra izango da. Goizaldean ez du azken egunetan bezain besteko hotza egingo, eta izotza barnealdeko zenbait puntutan soilik egingo du; zaparradaren bat edo beste bota dezake lehen orduetan, eta kostaldean ezin dezakegu baztertu trumoiak jotzeko aukera.

Elur-kota 900-1.000 metro inguruan kokatuko da, baina goizean igotzen joango da. Gainontzeko orduetan, hodeiak nagusituko badira ere, giro lehorra eta tarteka ostarteren bat ireki daiteke. Ilunabarrean barnealdetik hodeiak iritsi eta euri giroa zabalduz joango da. Hego-osagaiko haizea ibiliko da, eta gaur baino ahulago ibiliko bada ere, noizean behin bere indarra sumatuko dugu.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 4ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du lehenengo bi milietan eta itsaskirria edo itsaskia gainontzeko lekuetan. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 2:05ean eta 14:35ean izango dira, eta itsasbeherak, 8:27an eta 20:23an.