EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 21 enero 2010 18:04

BILBO, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar ez da aldaketa handirik gertatuko. Goizean tarteka giro eguzkitsua edukiko dugu, baina arratsaldetik aurrera zerua ilundu egingo da berriro eta oraingoan ez dira desagertuko hodeiak.

Orduak pasa ahala hego-haizea ahuldu egingo da eta egunaren bigarren partean aldakor ibiliko da eta indar barik. Tenperaturak gora egingo du, eta maximoak eta minimoak altuagoak izango dira; hala ere posible da barnealdeko puntu batzuetan izotza egitea.

Itsasoan, egunaren lehenengo partean hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin. Bigarren partean aldakor ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak bi metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 7:31n eta 20:01ean izango dira, eta itsasbeherak, 1:23an eta 13:37an.