EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: lunes, 1 febrero 2010 18:35

BILBO, 1 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, biharko aldaketa dator, eta giro eguzkitsu eta lehorra izango dugu. Goizaldean hotza egingo du, batez ere barnealdean, non izotza sortuko den. Goizean goizeko behe-lainoa desegitean, giro polita izango dugu; goizean goizetik eguzkia gailenduko da.

Halaber, hego haizeari esker, tenperaturak gora egingo du. Horrela, beroenak 11-12 gradura helduko dira kostaldean eta 6-8 gradura gainontzeko lekuetan.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzekoetan itsaskirria, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 5:26an eta 17:58an izango dira, eta itsasbehera, 11:43an.