EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 18 febrero 2010 18:35

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar eguraldiak txarrera egingo du nabarmen, Kantauri isurialdean batez ere. Iparraldean zaparradak sarriak izango dira, eta Ebro bailaran noizean behin baino ez du euririk egingo.

Horrez gain, Kantauri isurialdean ekaitzak joko du, kostaldean batez ere, eta inoiz txingorra ere bota lezake. Elur-kota 600 metro ingururaino jaitsi daiteke. Hotza espero da, eta ipar-mendebaldeko haize zakarrak hotz-sentzazio hori areagotu egingo du.

Itsasoan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, arratsaldean 5eko tarteekin, eta itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 6:18an eta 18:41ean izango dira, eta itsasbeherak, 00:11n eta 12:24an.