EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 20 febrero 2009 8:03

BILBO, 20 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, eguna behe-lainoarekin eta tenperatura hotzarekin hasiko da bihar, batez ere barnealdeko txokoetan.

Behe-lainoa desagertzerakoan giro oso atsegina geratuko da, hodeiak eta ostarteak tartekatuko baitira. Ekialdeko haizea ibiliko da, haize lehorra hain zuzen, eta honek hodeiak uxatuko ditu; termometroak ez du ez gora ez behera egingo.

Itsasoan, ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11 gradukoa da eta ikus-eremua 10 kilometrotik gorakoa izango da gaur. Itsasgora 13:07an izango da, eta itsasbehera, 19:03an.