EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 25 febrero 2009 8:03

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur eguna eguzkitsua izango da. Zerua oskarbi egongo denez, tenperatura minimoek behera egingo dute eta barnealdeko zenbait lekutan izotza botako du; goizean goiz lainoguneak ere sortuko dira, baina eguzkiak desegingo ditu gero.

Beraz, giro lasaia geldituko da gero, zeru urdinarekin. Gainera, tenperatura maximoek lagundu egingo dute eta epelagoak izango dira, 13-14 gradu ingurukoak.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11 gradukoa da eta ikus-eremua 10 kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 15:57an izango da, eta itsasbeherak, 9:47an eta 21:58an.