EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 21 abril 2009 9:03

BILBO, 21 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur hobera egingo du eguraldiak, baina goizean hodei asko egongo da eta euri pixka bat egingo du ipar partean, aukera handiagoz Gipuzkoan, Nafarroa iparraldean eta Ipar Euskal Herrian.

Arratsaldean, aldiz, atertzera egingo du eguraldiak eta ostarteak irekiko dira, batez ere hego partean. Tenperaturak gradu pare bat egingo du gora.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin, eta itsaskia eragingo du. Egunaren bigarren partean baretu eta 3ko indarra hartuko du; orduan itsaskirria izango da. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro bitartean kokatuko da gaur. Itsasgora 13:07an izango da, eta itsasbehera, 19:09an.