EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 22 abril 2009 9:03

BILBO, 22 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur argitzera egingo du. Goiz partean hodeiak agertuko dira ipar-ekialdean eta bertan zertxobait busti dezake. Hala ere arratsalde partean hodeiak urrituko dira eta ostarteak nagusituko dira.

Gainontzeko tokietan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira egun osoz. Tenperaturak gora egin eta 15 graduren muga gaindituko du ordurik epelenetan. Iparraldeko haizea atsegin ibiliko da.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin eta arratsaldean iparraldekoa nagusituko da. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro bitartean kokatuko da gaur. Itsasgora 13:44an izango da, eta itsasbeherak, 7:30etan eta 19:46an.