EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 14 julio 2009 9:03

BILBO, 14 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur tenperatura nabarmen jaitsiko da, barnealdean bereziki. Hodei dezente egongo da zeruan eta euri apur bat egingo du, goizaldean eta arratsalde-gauean batez ere; orduan zaparrada arinak botako ditu eta ekaitzak ere jo dezake.

Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura atsegina espero dugu, balio epelenak 20-25 gradu artean ibiliko dira lurraldeko leku askotan.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, ipar-mendebaldekoa nagusituz, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin. Itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro bat inguruko olatuak altxatuko ditu, baina handitu eta azken orduetan 1,5 metrokoak izango dira.

Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artean egongo da gaur. Itsasgorak 7:28an eta 19:54an izango dira, eta itsasbehera, 13:36an.