EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 24 julio 2009 9:03

BILBO, 24 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur iparraldeko haizea izango da nagusi eta giroa, orokorrean, atsegina. Termometroa 25 graduren bueltan ibiliko da ordurik epelenetan.

Goizean ipar partean lainotuta egongo da eta baliteke euri zirin pixka bat egitea, gainontzeko lekuetan ordea, giro eguzkitsua izango da goizean goizetik. Arratsaldean ipar partean ere eguzkiak hodeitza zulatu egingo du.

Itsasoan mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo da. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 17:10ean izango da, eta itsasbeherak, 10:48an eta 23:22an.