EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 8 enero 2010 8:03

BILBO, 8 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur negu gorriko eguraldia espero da. Zaparrada ugariak izango dira eta kostaldean ekaitzak jo dezake txingorrarekin batera. Elur-kota 0-100 metrora kokatuko da, baina itsas-mailan elur-zaparradak noizbehinkakoak izango dira.

Iparraldeko haizea bizi ibiliko da, bolada gogorrekin. Ia barnealde osoan zero azpiko tenperaturarekin pasatuko dugu eguna eta kostaldean maximoak 3-4 gradu ingurukoak izango dira.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 5eko indarrarekin, egunaren lehen partean 6ko tarteekin iparraldean. Itsaski handia eragingo du, itsaso zakarreko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua kilometro batetik beherakoa izango da. Itsasgorak 9:23an eta 22:06an izango dira, eta itsasbehera, 15:51n.