EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 4 febrero 2010 8:03

BILBO, 4 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur hodeiak sartu eta han-hemenka zaparrada batzuk botako ditu, batez ere iluntzean.

Goizaldeko tenperatura igo egingo da, aurreko egunetako izotza behingoz alde batera utziko dugu. Ostarte batzuk irekiko diren arren, zerua hodeitsu egongo da. Hodeiek zaparradaren bat utziko dute, batez ere egunaren amaieran; hala ere ez du asko egingo. Tenperatura maximoetan, aldaketarik ez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzekoetan itsaskirria edo itsaskia. Arratsalde-gauean mendebal-osagaira egingo du 4-5eko indarrarekin; itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta azken orduetan igo egingo da, 1,5 metrora arte.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 19:29an izango da, eta itsasbehera, 13:15ean.