EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 10 febrero 2010 8:02

BILBO, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur hotz handiagoa egingo du. Tenperatura 2 gradura jaitsiko da kostaldean eta barnealdean izotza botako du. Ipar-haizea ibiliko da eta egunaren lehen partean zerua lainotuta egon eta euria egingo du. Arratsaldean atertzen joan eta ostarteak zabaltzen hasiko dira. Elur-kota 300-400 metrora kokatuko da.

Itsasoan, ipar/ipar-ekialdeko haizeak, 2-3ko indarrarekin, itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgora 13:42an izango da, eta itsasbeherak, 7:30etan eta 19:34an.