EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 16 febrero 2010 8:03

BILBO, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, egunak aurrera egin ahala, hodeiak ugarituz joango dira eta prezipitazioa hegoaldetik iparraldera hedatuko da. Dena dela, prezipitazioa Araban eta Nafarroan izango da ugariagoa eta kostaldean euri arina baino ez da espero.

Goizaldean elur-kota 500 metro inguruan koka daiteke, baina prezipitazioa urria izango da orduan. Goizean 1.000 metro ingurura igoko da, baina Pirinioetako bailaretan elur-kotaren igoera hori motelagoa izango da. Hego-ekialdeko haizea bizitu egingo da nabarmen eta tenperaturak gora egingo du. Tenperatura minimoen igoera nabarmena izango da, baina Araban eta Nafarroan izotza egingo du oraindik.

Itsasoan eki/hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 14-15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 17:06an izango da, eta itsasbeherak, 10:57an eta 23:14an.