EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 24 febrero 2010 8:03

BILBO, 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur giro nahiko nahasia izango dugu. Zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira eta edozein momentuan zaparradak bota ditzake, mendi inguruetan batez ere.

Hego-mendebaldeko haizeak bizi joko du, tarteka haize bolada gogor eta oso gogorrekin, batez ere haizeguneetan. Termometroak egunez koska bat behera egingo du atzoko balioekin alderatuz.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 4-5ko indarrarekin; arratsaldean ahuldu eta 3ko indarrarekin ibiliko da. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du; gainontzeko tokietan itsaskirria edo itsaskia. Mendebal-osagaiko hondoko itsasoak goizaldean bi metroko olatuak altxatuko ditu eta goizean igo eta arratsaldean 4-5 metro arteko olatuak izango dira. Gauean 3-3,5 metrora jaitsiko dira.

Uraren tenperatura 11 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 11:54an izango da, eta

itsasbehera, 17:56an.