EUSKADI.-Euskalmeten gaurko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 2 marzo 2010 8:03

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur asko jaitsiko dira tenperatura minimoak. Izotza egingo du Araba eta Nafarroako zenbait puntutan. Egunsentian eguraldi nahiko argia izango da, baina pixkanaka hodeiak ugaritzen joango dira eta gauerako zerua estalita geratuko da. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak 12 eta 17 gradu artean kokatuko dira.

Itsasoan ekialdeko edo hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin eta 5eko tarteekin. Lehen bi milietan itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du eta gainerakoan itsaskirria edo itsaskia. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 16:51n izango dira, eta itsasbeherak, 10:40ean eta 23:03an.