EUSKADI.-Euskaltelek tarifa finko osoa merkaturatu du, nabigazioa eta edozein operadoretara SMSak bidaltzeko aukera ematen duena

Actualizado: jueves, 25 febrero 2010 14:49

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Deiak, internet eta edozein operadoretara SMSak bidaltzeko aukera 24 orduz ematen duen telefonia mugikorreko lehenengo tarifa finkoa merkaturatu berri du Euskaltelek. Tarifa horrekin, Euskaltelek "beste urrats handi bat egin du" telefonia mugikorrean, deiak, interneterako konexioa eta edozein operadoretara mezuak eguneko 24 orduetan eskaintzen dituen lehenengo operadorea baita.

Euskaltelen tarifa finko osoarekin, edozein operadore finko edo mugikorretara deitu daiteke, interneten nabigatu, posta elektronikora sartu eta edozein operadoretara SMSak bidali edozein ordutan, hilean 59,9*euro ordainduta, deia ezartzeko kosturik eta alta-kuotarik gabe. Egunean 500 minutu hitz egiteko aukera, 100*SMS eta nabigatzeko 100 MB dakartza, tarifa finko errealarekin (100*MB baino gehiago erabil daitezke nabigatzeko, kostu gehigarririk ordaindu gabe; nabigazio-abiadura moteldu egiten da, besterik ez).

Telefonia mugikorra asko erabiltzen duten erabiltzaileei irtenbide osoa emateko diseinatu du Euskaltelek tarifa hau, dena tarifa bakar batean behar dutenentzat, Euskaltelen terminal mugikorren gaitasunak ahalik eta gehiena aprobetxatzeko.

Tarifa finko osoaz gain, 10 tarifa finkoa eta 20 tarifa finkoa jarri ditu martxan Euskaltelek orain dela gutxi, enpresaren tarifa-eskaintzaren osagarri, gaur egungo telefonia mugikorreko bezeroen behar guztiei erantzuteko.