EUSKADI.-Euskaltzaindiak Bidegain, Telletxea Idigoras, Etxeberri, Knörr, "Iratzeder" eta Etxenagusia omenduko ditu gaur Donostian

Actualizado: viernes, 27 febrero 2009 11:20

DONOSTIA, 27 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaindiak ageriko bilkura egingo du gaur arratsaldean Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, 16:30etan hasita, azken urtean hil diren euskaltzainak omentzeko, hots, Milagros Bidegain, Jose Ignacio Telletxea Idigoras, Jacques Etxeberri, Henrike Knörr, Xabier Diharce "Iratzader" eta Karmelo Etxenagusia.

Akademiako iturriek jakinarazi dutenez, Maria Pilar Lasartek irakurriko du Bidegaini buruzko hilberri-txostena; Joseba Intxaustik, Telletxea Idigorasi buruzkoa; Pierre Charrittonek, Etxeberriri buruzko; Jose Luis Lizundiak, Knörri buruzkoa; Jean Haristchelharrek, "Iratzeder"-i buruzkoa; eta Adolfo Arejitak, Etxenagusiari buruzkoa.

Horrez gain, joan den urtarrilean hil zen Antonio Zavala euskaltzain osoa hurrengo ekitaldi batean omenduko duela ere jakinarazi du Akademiak.

Bestalde, osoko batzarrean, euskaltzain berria izateko hautagaiak aurkezteko azken aukera izango da. 2008ko abenduaren 19an, Pasaian egindako osoko batzarrean, 31. domina-hutsartea aldarrikatu zen, Txomin Peillen euskaltzain emeritu izatearen ondorioz. 2007ko azaroaren 30ean, Bilbon egindako osoko batzarrean, Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu izendatu zuen Txomin Peillen.