EUSKADI.-Euskaltzaindiak Zavala, Ezkerra, Zytsar, Idiart, Mikel Atxaga eta Juan Jose Zearreta omenduko ditu bihar Donostian

Actualizado: jueves, 28 enero 2010 13:13

DONOSTIA, 28 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskaltzaindiak ageriko bilkura egingo du bihar Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, arratsaldeko 16:30etatik aurrera, azken urtean hil diren euskaltzainak omentzeko. Horrela, Antonio Zavala, Santiago Ezkerra, Yuri Zytsar, Roger Idiart, Mikel Atxaga eta Juan Jose Zearreta izango dira bihar Akademiaren omenaldia jasoko dutenak.

Urtarril honetan bertan hil den Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea hurrengo ekitaldi batean omenduko du Akademiak, erakundeko iturriek jakinarazi dutenez.

Horrela, Joxemari Iriondok irakurriko Antonio Zavala euskaltzain osoaren omenezo hilberri-txostena; Andres Iñigok, Santiago Ezkerra euskaltzain urgazlearena; Xabier Kintanak, Juri Zytsar ohorezko euskaltzainarena; Jean-Louis Davantek, Roger Idiart euskaltzain urgazlearena; Mari Karmen Garmendiak, Mikel Atxaga euskaltzain urgazlearena eta Jose Luis Lizundiak, Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlearena.