EUSKADI.-Euskarazko sukaldaritzako lehenengo liburua kalean da: "Kutixiak donostiar erara"

Actualizado: martes, 19 mayo 2009 19:14

BILBO, 19 May. (EUROPA PRESS) -

Euskarazko lehenengo sukaldaritza bilduma dagoeneko abian da, Ttarttalo argitaletxeak eta Berria egunkariak sinatutako hitzarmen bati esker. Horrela, Josema Azpeitia kazetari grastronomikoak koordinatutako "Kutixiak donostiar erara" liburua da bilduma horren lehen lekukoa.

Liburu hau azken hamarkadan donostiar pintxoaren tradizioa aldatu duten 13 tabernen bilduma hautatua da, betiko pintxoaren kontzeptua eraldatzen aitzindari izan diren eta gainerako jatetxe eta tabernetan eragina izan duten tabernen bilduma hautatua, hain zuzen ere.

Liburuan parte hartu dutenen artean "La Cuchara de San Telmo", "A fuego negro", "Mil Catas" edota "Zeruko" daude, besteak beste. Josema Azpeitiak koordinatuta, liburuak ehun errezetatik gora jasotzen ditu, bakoitzaren azalpen garbi eta xehetuarekin. Horrez gain, pintxo guztiek bere argazkia dute, Jose Lopez argazkilari ospetsuak eginak.