EUSKADI.-Eusko Jaurlaritza eta EAEko zortzi enpresa Moskun daude, elikagai eta edarien arloko Prodexpo azokan

Actualizado: miércoles, 10 febrero 2010 16:19

BILBO, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Elikadura eta Arrantza Saila eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zortzi enpresa otsailaren 8tik 12ra arte Moskun egiten ari den Prodexpo azokan daude. Bisitaren helburua euskal enpresak merkatu errusiarra ezagutu eta inportatzaile errusiarrekin harremanetan jartzea da, euskal elikagai industria sustatzeko eta, era berean, nazioarteko mailan erreferentzi bezala sendotzeko asmoz.

Azokan parte hartzen duten enpresek errusiar elikagai merkatua eta honek eskatzen dituen produktuak ezagutu eta, azken finean, merkatu honetan sartzeko aukerak aztertuko dituzte. Bodegas Amador Garcia, Bodegas Hnos. Laredo, Bodegas y Viñedos La Marquesa, San Pedro Arrain Eraldatzaile eta Saleroslea, Kaiku Internacional S.L., Nortindal Arrain Saltzak eta Tximinoi Tinta, Salica eta Zizzo Billante dira Moskun dauden zortzi euskal enpresak, Eusko Jaurlaritzatik gaur jakinarazi dutenez.

Eusko Jaurlaritza Moskuko Prodexpo azokan parte hartzen ari izana, elikagai industriara zuzenduriko sustapen planaren barruan kokatzen da. Prodexpo azoka urtean behin antolatzen da, eta aurten bere 17. edizioa da. Gaur egun, Errusiako eta Europako Ekialdeko elikagai eta edariei zuzenduriko azokarik garrantzitsuena da.