EUSKADI.-Eusko Jaurlaritzak 1,8 milioi euro bideratuko ditu HABEren eta bere baliokiodeetako euskara ikasleentzat

Actualizado: jueves, 9 julio 2009 15:14

GASTEIZ, 9 Jul. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzak 1.850.000 euro zuzenduko ditu urte honetan HABE erakundearen edo bere baliokideen euskaltegietan 2008-2009 ikasturtean euskararen gaitasun maila egiaztatzeko azterketak gainditu dituzten ikasleen laguntzetara.

Blanca Urgell Kultura sailburuak eta Ramon Etxezarreta Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aurkeztu dituzte gaur diru-laguntza hauek. Laguntza hauekin, 3.900 ikasleren ikasketa-kostuen %75era arte diruz lagundu nahi da.

Urgellek gogoratu du urte honetarako aurrekontuen negoziazioaren ondoren, Eusko Jaurlaritzak euren euskara maila egiaztatzen duten ikasleentzako laguntzetara bideratuko duen dirua 1.300.000 eurotik 1.850.000 eurora igoko dela ikasturte honetan.

Kultura sailburuak azaldu duenez, euren euskara maila egiaztatuko duten ikasleen hazkundeari aurre egiteko igo da diru kopurua, 3.900 pertsona inguru izango baitira.

Deialdia irailaren 8tik urriaren 7ra egongo da irekita, eta diru-laguntza eskaera internet bidez egin ahal izango da. Gainera, Urgellek iragarri du Jaurlaritzaren asmoa dela emandako laguntza guztiak urtea bukatu aurretik banatzea.

2008ko apirilaren 8tik 2009ko abuztuaren 31ra arte euskaltegiren batean matrkulatuta egon diren eta 2008ko irailaren 1 eta 2009ko abuztuaren 31 bitartean HABEren edo bere baliokideen euskara mailak egiaztatu dituzten ikasle guztiek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak. Halaber, ikasleek gastuak ordainduta izan beharko dituzte laguntzak jaso ahal izateko.