EUSKADI.-Eusko Jaurlaritzak 8,4 milioi euro erabiliko ditu nekazaritza-elikagaien proiektu berritzaileak sustatzeko

Actualizado: martes, 17 febrero 2009 17:26

GASTEIZ, 17 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren Ikerketa programa onartu du gaurko bileran. Egitasmoak 8.400.000 euroko aurrekontua dauka eta nekazaritzako elikagaien sektoreko proiektu berritzaileak sustatzeko helburua dauka.

Diru-laguntzak itzuli beharreko aurrerakinen bitartez bideratuko dira. Gabeziako aldia, gehienez, bi urtekoa izango da eta lau urteko aldia dago aurrerakina itzultzeko interesik ordaindu behar gabe. Bermea proiektua bera izango da.

Ikerketa programak eskari handia izan du azken urteotan, zuzenean eragiten baitio finantza-egoerari, nola eta enpresei maileguak lortzeko bidea emanez. Egia esan, enpresek maileguak eskuratzeko arazo handiak dituzte bideragarritasun handia izan arren.

Urte hasieran hasiera eman zaio Euskadiko nekazaritzako elikagaien enpresen artean oso ezaguna den programa honi, sustapen-funtsak ahalik eta lasterren aktibatzeko eskaerari erantzuna ematen baitio.

Horrela, interesa duten enpresek badute dagoeneko beren proiektuak aurkeztea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren Teknologiaren Berrikuntza eta Garapeneko Zuzendaritzan.